Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

GASTEIZ KANTUZ TALDEA-k

2016ko abuztuaren 6a, Gasteizko Jaietan egingo den Kantu Jira Arka Plazatik eguerdiko 12etan abiatuko da, beraz, lehenago egon aipatu orduan atera ahal izateko. Aipatu plazan, Gasteizen oso ezaguna den Ibiltaria eskultura dago, eta ondoan Dato kalea, beraz, ez dago galtzerik. KANTU JIRA-n, jaietan egin ohi dugun bezala, abestien artean dantzak uztartuko ditugu, Aiztogile kalearen inguruan goizeko ekimenari amaiera emango diogularik. Hortik, hirurak aldera, LANDATXO Kiroldegira (Gasteizko bihotzean dago) abiatuko gara bazkaltzera. Bazkaldu eta gero kanta eta dantzei berriro ere tartetxo bat irekiko diegu, 6ak bitartean, gutxi gorabehera. Arren, jaiak direla eta zatozte Kantu Jirara baserritarrez jantzita edo bestela, jai ezaugarriren batekin.

gehiago irakurri

Gazteek gazteentzat sortutako ekitaldi kulturalak

GAZTE SORTZAILEAK

Zertan da beka? Ahozko ekitaldi kultural bat sortzeko eta burutzeko; Intereseko arloko tutoretza profesionala izateko aukera; Beka jaso eta 6 hilabetera ekitaldia estreinatzeko aukera

gehiago irakurri

Euskarazko komunikabideak eta IKTak sustatzeko dirulaguntza

Deialdiaren xedea da lehiaketa bidez dirulaguntzak ematea, Arabako lurralde historikoan eta Trebiñuko konderrian euskara gizarteratze aldera, irabazteko xederik gabeko gizarte eta kultura elkarteek eta pertsona fisiko eta juridiko pribatuek euskarazko komunikabideak eta IKTak sustatzeko. Dirulaguntza horiek Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2015 Foru Dekretuak, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzak arautzen dituzten oinarri orokorrak onartu zituenak, xedatutakoaren arabera emango dira.

Info guztia hemen

gehiago irakurri

ARABAKO BERTSO ESKOLEN BERTSO FESTA eta ARABAKO BERTSOLARI GAZTEEN XXI. ESKOLARTEKOAREN FINALA.

AUTOBUSA ARAMAIORA: Izena ematean esan zure herria zure geltokia zein izan daitekeen jakiteko.

gehiago irakurri

GAZTE LEZETARRAK BADAIAKO GOBAEDERRA LEIZERA

Duela gutxi LEZETARRAK egitasmoa aurkeztu zen, gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko asmoz sortua. Horretarako, espeleologia baliatuko da eta azken urteotan hain arrakastatsua izaten ari den "Oxigenoa Euskarari" programaren osagarria izango da. Lau izango dira aurten egingo diren leize-txangoak eta bigarrena igande honetan (maiatzak 22) izango da.

gehiago irakurri

Jaun Donejakue bidea euskaraz

•Plana: Ekainaren 3tik 5erako asteburuan Donejakue bidearen etapa bi egingo ditugu: larunbatean, Donibane Garazitik Orreagara joango gara; igandean, Orreagatik Errora. Larunbata arratsaldean kantu-poteoa egingo dugu Aezkoako herrietan Aezkoako eta Iparraldeko lagunekin batera; ondoren, herri afaria egingo dugu Garraldan.

gehiago irakurri

Agurainen, egunerokoan euskaraz bizi nahi dugulako, 75 ORDU EUSKARAZ, azaroak 8, 9, 10, 11

Zer da 75 ORDU EUSKARAZ AGURAINEN? Esperientzia berria da hau (Araban ez da oraindik inon abiatu). Berria eta kolektiboa. Hainbat aguraindar euskaraz biziko gara azaroaren 8, 9, 10 eta 11n, 75 orduz, eta eguneroko esparru guztietara eramango dugu euskara. Euskaraz: etxekoekin etxean, lagunekin kalean, ezezagunekin kutxan, ogia erostean, lantegian, spinning egitean, garagardo bat hartzean… Ez da jai bat izango, ezta jardueraz beteriko lau egun ere. Lau egunez, egunerokoan, Agurainen euskaraz bizi ahal izateko ekimena da hau.

gehiago irakurri

ZINELEKU ZARAUTZ 2016

 ZINELEKU programa ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta emanaldiak egiteko da, Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatuta eta Euskal Herrian Kalaka Lab-ek egiten duena.

Helburua da diziplina arteko prestakuntza ematea ikusentzunezkoen sortzaile berriei ikuspuntu komunitariotik. Murgiltze proiektu hori hiritik kanpora garatzen da, elkarrekintza eta elkartrukea sustatzen dituen espazio batean, konpartitu ahal izateko horrela prestakuntza eta sorkuntza esperientzia paregabea.

 

gehiago irakurri

Udal eta Kuadrillek euskara sozializatzeko diru-laguntza deialdia

Udal eta Kuadrillek euskara sozializatzeko diru-laguntza deialdia

Diputatu nagusiaren 95/2016 Foru Dekretua, martxoaren 22koa, onartzen duena 2016ko dirulaguntzen deialdi publikoa udalek eta kuadrillek euskara sozializatzeko programak gauza ditzaten.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak proposatu du udalei eta kuadrillei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa egitea, 2016ko ekitaldian euskara sozializatzeko programak gauza ditzaten.

Eskaera aurkezteko eguna ekainaren 1ean amaitzen da.

Hemen deialdiaren eranskinak word formatuan eta oinarriak.

gehiago irakurri

Euskara sozializatzeko programak elkarteentzat

Diputatu nagusiaren 102/2016 Foru Dekretua, apirilaren 8koa, 2016ko deialdi publikoa onartzen duena diru-laguntzak emateko irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateei eta kirol eta guraso elkarteen federazioei euskara sozializatzeko programak egin ditzaten.

Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 25ean amaitzen da.

Dokumentazioa word formatuan jarraian.

Info gehiago hemen

gehiago irakurri

KUKU! Euskara opari familia berrietan

Arabako gizartea urte luzez ari da belaunaldi berriak elebidun izatearen hautuan, hau da, seme-alabei euskara oparitzearen bidetik, argi dagoelako euskara jaso edo adoptatzen denean hiru maila ezberdintzen direla: familia transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea.

Euskararen Foru Zerbitzuaren II.Plan Estrategikoari jarraiki, Arabako Foru Aldundia Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Ospitale Unibertsitariarekin elkarlanean programa bat jarri du abian hurrengo bi urteetan Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KUKU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta , ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.

gehiago irakurri

Helduen jarduera fisikoetan eta kiroletan euskaraz

Arabako Foru Aldundiak Arabako Euskara Zerbitzuekin elkarlanaren bidez helduen jarduera fisikoetan euskararen erabilera handitu dadin gida bat sortu du hainbat iradokizun eta baliabiderekin, horretarako hainbat ideia eta tresna eskaintzen ditu.

Gidaren aurkezpena azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Iradokizun eta baliabideen aurkezpena Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen esku izango da.

Gida deskargatzeko moduan jarraian, dokumentuak atalean edo kirol gidaren bannerrean.

gehiago irakurri

Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida

Gazteekin lan egiten duten hezitzaileengan hizkuntz errutinak iratzartzeko xedez Euskararen Foru Zerbitzuak urrats eta aholku sorta dakartzan gida argitaratu du. Urrats eta aholkuok txertatzeko errazak dira kirol, kultura, aisia edota eskoletako jantokietan lan egiten duten hezitzaile edo begiraleentzat, eta euskararen gizarte erabilera egoki sustatzea du helburu.

gehiago irakurri

Albiste gehiago

Diru-laguntzak

EUSKARA SOZIALIZATZEKO DEIALDIA -ELKARTEENTZAT- Euskara sozializatzeko deialdia-Udal eta Kuadrilletarako-    
EUSKARA SOZIALIZATZEKO DEIALDIA -ELKARTEENTZAT- Euskara sozializatzeko deialdia-Udal eta Kuadrilletarako-    

Argitalpenak

Legutiano aldeko euskara

Eskuartean daukazun Legutiano aldeko euskara lan honek eskaintzen dizu gaur egun Legutiano (Billerle) aldean bizirik dirauen mintzaira. Orain dela urte gutxi batzuk, Henrike Knörr irakaslearen bidez, Urrunagan bertako andra euskaldun bat oraindik ere bazegoela jakitean, berarengana grabaketa bat egitera joatea erabaki genuen. Hor geundelarik, Urrunagan eta inguruko herrietan euskaldun gehiago zeudela egiaztatu ahal izan genuen. Jende gehienak pentsatzen duenaren kontra, Arabako alderdi honetan gaur egun ere oso erraz aurki daitezke bertako euskara duten euskaldunak. Hauetako batzuk inguruko herrietan bizi dira, edo Gasteizera etorri dira bizitzera. Beraz, Aramaio ez da Araban daukagun udalerri euskaldun bakarra, euskaldunena baizik. Aipatzekoa da herri hauek guztiak Gasteiztik oso gertu daudela eta dagoen hizkera Arabako jatorrizko euskararen muga litzatekeela.
(…)Gure helburua izan da ezagutzera ematea gaur egun Gasteiztik hain hurbil dagoen lurralde honetako euskara edo eskuera (bertakoek dioten moduan). Ez da, beraz, lan dialektologiko sakon bat. Hala ere, gure iritziz, bertako hizkeraz kontatzen diren istorioak interesgarriak dira, orokorrean beste garai bateko bizimodua azaltzen digutelako. Kontakizunotan, beraz, informazio etnografikoa ere aurki daiteke.
Euskaltzale guztiei zuzenduta dago, eta batez ere, arabarrei, jabe daitezen hiriburutik hamabost kilometrotara bertako euskararik badagoela. Eskarmentuak erakutsi digu errealitate hau jende askorentzat ezezaguna dela.
(Liburuaren sarreran)
 

Legutiano aldeko euskara

Euskararen aurkibidea

mapa

Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:


Bilaketa aurreratua

Euskararen agenda

atzera Uztaila 2016 aurrera
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A