Harremanetarako | Nor gara

Berriak berri

Lazarraga Sariak Arabako bost entitate aitortu ditu euskararen presentzia txertatu eta hedatzeagatik

Lazarraga Sariek laugarrenez nabarmendu dituzte Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzeko eta hedatzeko lanak daramatzaten entitateak. Euskararen sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik Adigrafik, Txema Pascual (Artepan), Etxeko Baratza, Lautada Bizirik eta Ciudad Jardín izan dira sarituak, urtean zehar, bakoitza bere alorrean, euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.

Aurtengo laugarren edizioa “Lanabes, Araban Euskara Lanean” egitasmoaren barruan kokatuko da. Lanabes proiektuko talde eragilean, Arabako Foru Aldundia, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Arabako Merkataritza Federazioa, Laneki, Electra Vitoria eta Oreka It enpresak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ari dira elkarlanean Araban euskararen presentzia sustatzeko eta handitzeko helburuarekin.

 

 

gehiago irakurri

ARABARREN ETA GASTEIZTARREN EUSKARAREN EZAGUTZA, ERABILERA ETA IRITZIAK.

Aztiker Soziologia Ikerguneak, Arabako Foru Aldundiaren eskariz eta Gasteizko Udalaren laguntzaz, inkesta zabal bat egin du arabarren eta gasteiztarren euskararen ezagutza, erabilera eta iritziak ezagutzeko.

Oinarrizko datuak aztertzeaz gain, hainbat arlotan euskararen erabilera indartzeko egiten ari diren lanen inguruko balorazioak ere jaso dira. Aztiker Ikerguneko Asier Etxenikek horren guztiaren berri emango du labur-labur, Arabako eta Gasteizko ikuspegi orokorra emateko helburu.

  • Eguna: azaroak 2 (asteazkena)
  • Ordua: 18:30 - 20:00
  • Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea (Betolaza aretoa)

Aurkezpenerako txostenaz gain, erantsita inkestaren  dokumentu osoa ere.

gehiago irakurri

LAZARRAGA SARIAK IV. edizioa!

Lazarraga Sarien laugarren edizioa aurkeztu dute Igone Martinez de Lunak, Arabako Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, eta Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen zuzendariak.

Arabako esparru sozioekonomikoan euskara txertatzen eta hedatzen egindako lana saritzeko ekitaldia azaroaren 24an izango da eta hautagaitzak urriaren 21a arte aurkeztu daitezke www.lanabes.eus webgunearen bidez.

Lazarraga Sariak bi urtez behin banatzen dira, arlo sozioekonomikoan euskararen aldeko lanaren aitortza moduan. Aurtengo laugarren edizioa “Lanabes, Araban Euskara Lanean” egitasmoaren barruan kokatuko da. Lanabes egitasmoko talde eragilean, Arabako Foru Aldundia, SEA Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbara, Arabako Merkataritza Federazioa, Laneki, Electra Vitoria eta Oreka It enpresak eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea ari dira elkarlanean Araban euskararen presentzia sustatzeko eta handitzeko helburuarekin.

Euskara sustatzeagatik egindako ahalegina aitortzea eta goraipatzea xede nagusia izanik, Arabako Lurralde Historikoko bost entitate edo pertsona fisiko sarituko dituzte euskararen alde aurrera eramandako ekimenengatik.

Lazarraga aitzindaria izan zen euskaraz idatzi zuelako; haren izena hartu duten Lazarraga Sariak ere aitzindariak dira eta sarituko diren enpresak ere aitzindariak izango dira; euskararen normalizaziorako bidea urratzen aitzindariak.

 

 

gehiago irakurri

Sortegiak sormen ikastaroak: antzerkia eta zinema

Antzerki sormena eta zinema sorkuntza ikastaroek osatzen dute Oihaneder Euskararen Etxeko 2016ko Sortegiak euskarazko sormen ikastaroen eskaintza. Javier Fernandezek emango du lehenengoa eta Maider Oleagak bigarrena, Gasteizko bi sortzaile garrantzitsu, bakoitza bere arloan esperientzia handikoak. Ikastaroak urritik abendura bitartean burutuko dira larunbat goizetan.

Interesdunek irailaren 12tik 25era bitartean izango dute izena emateko aukera. Ikastaroak, zehazki, urriaren 15etik abenduaren 17ra bitartean burutuko dira, larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Bakoitzak 8 saiotako iraupena izango du.

Alde teorikoa eta praktikoa landuko da eta bukatutakoan ikasleek amaierako lana (antzezlana edo laburmetraiak) aurkeztuko dute Euskararen Etxean. Beraz, euskaraz sortzeaz gain, sortutakoa euskaraz erakusteko aukera izango dute. Era honetan, transmisioaren kateak katebegi berriak izango ditu eta ezagutza eskuz-esku eta ahoz-aho pasako da sortzaile batengandik bestera.

Ikastaroak 18 urtetik gorako pertsonei zuzendutakoak dira. Izena emateko epea irailaren 12an hasi eta 25ean bukatuko da, biak barne. Ikastaro bakoitzak 25 €ko kostua du. Langabetu, ikasle eta erretiratuentzat 20 €.

Izena ematearekin batera motibazio testua bidali behar da, ikastaroarekin lotura duen norberaren esperientzia azalduz. Irailaren 30ean behin-behineko onartuen zerrenda jakinaraziko da eta ordainketa egiteko epea zabaldu (irailaren 30etik urriaren 5era, biak barne). Behin-betiko onartuen zerrenda urriaren 6an argitaratuko da.

gehiago irakurri

Helduen euskalduntzea sustatzeko 2016-2017 dirulaguntza deialdia

Deialdi honen xedea da 18 urtetik gorako helduen euskalduntzea sustatzea, betiere Araban eta Trebiñon erroldaratuta badaude eta 2016-2017 ikasturtean Arabako euskaltegietan matrikulatzen badira; sustapen hori Diputatuen Kontseiluaren urriaren 6ko 55/2016 Foru Dekretuak xedatutakoaren esparruan da egitekoa, zeinaren bidez onartu baitziren Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren dirulaguntzen esleipena arautzen duten oinarriak.

Dirulaguntza hauen helburua da A1, A2, B1 eta B2 mailetako matrikularen prezioa gutxiagotzea 2016-2017 ikasturterako, Arabako edo Trebiñuko euskaltegi HABEk homologatuetan.

gehiago irakurri

AGURAINEN 75 ORDU EUSKARAZen BULETINA- irailak 7

- Irailak 23, gure egoitzan (kale nagusia 12) festetarako materiala prestatzeko AUZOLANA: banderinak, txapak eta tabernarientzako txartelak. 19:30-21:30 bitarte pintxo bat jan, pixka bat lagundu eta martxa. 

gehiago irakurri

Irailak 12-18, Arabako bertso-agenda

Irailak 12-18, ARABAKO BERTSO-AGENDA Bertso saio bat:

Gasteizen 2016-09-17, larunbata,

Gasteizko Salburua Bertso-bazkaria

Ordua: 14:00

Lekua: Salburua eskolako frontoia

Bertsolariak: Alaia Martin, Julen Zulaika

Gai-jartzaileak: Nieves Del Alamo Antolatzaileak: Sarburu Elkartea

gehiago irakurri

Euskararen erabilera sustatzeko lankidetza protokoloa sinatu dute Osakidetzak eta Arabako Foru Aldundiak

Lankidetza-protokolo horren itzalean, Arabako Foru Aldundiak eta Osakidetzak hainbat konpromiso hartu dituzte, besteak beste, euskararen erabileraren normalizazio-kontuetan dituzten ekintza-esparruak zehaztea, arlo honen inguruko informazioa trukatzea, burututako ekintzak nahiz abian jartzekoen eragina aztertzea, eta euskararen erabilera bultza lezaketen ekintza bateratuak proposatzea.

gehiago irakurri

KUKU! Euskara opari familia berrietan

Arabako gizartea urte luzez ari da belaunaldi berriak elebidun izatearen hautuan, hau da, seme-alabei euskara oparitzearen bidetik, argi dagoelako euskara jaso edo adoptatzen denean hiru maila ezberdintzen direla: familia transmisioa, irakaskuntza eta helduen euskalduntzea.

Euskararen Foru Zerbitzuaren II.Plan Estrategikoari jarraiki, Arabako Foru Aldundia Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Ospitale Unibertsitariarekin elkarlanean programa bat jarri du abian hurrengo bi urteetan Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KUKU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta , ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.

gehiago irakurri

Helduen jarduera fisikoetan eta kiroletan euskaraz

Arabako Foru Aldundiak Arabako Euskara Zerbitzuekin elkarlanaren bidez helduen jarduera fisikoetan euskararen erabilera handitu dadin gida bat sortu du hainbat iradokizun eta baliabiderekin, horretarako hainbat ideia eta tresna eskaintzen ditu.

Gidaren aurkezpena azaroaren 10ean Arabako Kirol Federazioen egoitzan izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Iradokizun eta baliabideen aurkezpena Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailearen esku izango da.

Gida deskargatzeko moduan jarraian, dokumentuak atalean edo kirol gidaren bannerrean.

gehiago irakurri

Haur eta gazteen jardueretarako hezitzaileentzako gida

Gazteekin lan egiten duten hezitzaileengan hizkuntz errutinak iratzartzeko xedez Euskararen Foru Zerbitzuak urrats eta aholku sorta dakartzan gida argitaratu du. Urrats eta aholkuok txertatzeko errazak dira kirol, kultura, aisia edota eskoletako jantokietan lan egiten duten hezitzaile edo begiraleentzat, eta euskararen gizarte erabilera egoki sustatzea du helburu.

gehiago irakurri

Albiste gehiago

Diru-laguntzak

EUSKARA SOZIALIZATZEKO DEIALDIA -ELKARTEENTZAT- Euskara sozializatzeko deialdia-Udal eta Kuadrilletarako-    
EUSKARA SOZIALIZATZEKO DEIALDIA -ELKARTEENTZAT- Euskara sozializatzeko deialdia-Udal eta Kuadrilletarako-    

Argitalpenak

Zenbait Apunte Laudioko euskaraz

Liburu honetan Laudioko euskerea arakatuten da. Gogoratu behar da nahiz eta Aramaion eta Legution jatorrizko berbetea mantendu, Laudion be (Aiarako beste leku batzuetan be bai) bere berbetea propio (Arrigorriagako bizkaier hain zuzen be) zuela eta agian ondino baten batek berba egingo dau. Obra honek garrantzia handia daukala eta jatorragoa dan berbetea berreskuratuteko euskarri izan litekela uste dot.

Zenbait Apunte Laudioko euskaraz

Euskararen aurkibidea

mapa

Euskararen inguruko elkarte, enpresa, talde, instituzio, etab. guztiak bilatu ditzakezu hemen:


Bilaketa aurreratua

Euskararen agenda

atzera Abendua 2016 aurrera
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Harpidetu zaitez
© 2009 Euskaraba, Arabako Euskararen ataria - ARABAKO FORU ALDUNDIA
Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz - Araba T.: 945 18 18 18
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A